XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Amalau

Iya sinistu diat oraingo ontan norbait banaukala.

¡Izan ere, bai zurikeri zalea gizona!.

Etortzen zaik edozein gizajo, sudurra kopetazpian dikanik ere ez zekikan kalabaza bat, eta intzentsua gora ta labankeria bera asten bazaik, ire poza.

Eztiok nor ari danari ere begiratzen: i goratzen au ta kito.

Ez bedi ordea danik eta gizonik argiena ere ire okerrak azaltzen ausartu: zer zekik arek onelako gaietan.

Bai, bai esaten badik, kalegarbitzallea jakintsu.

Ez, ez esaten badik berriz, eguzkia bera ere ipurtargi ez.

Baña... tira... oraingo ontan ordea... ¿Eguerdian amabiak ditukala nola ukatu?.

Ementxe zeukat idazki bat... Ona... To, irakur ezak....

¿Garbi ziok, ez?.

Ez naukela edozein, alegia.

¿Figura jartzen eztik ba?.

¿Figura txarrekoa izan nindukela?... Etzak orrelakorik aitatu ere.

Ez nauk txantxetan ari ta.

¿Umeak al dituk ba bi artixta, !¡bi artixta!!, inportantzigabeko uxkeri bateri onelako idazki bat bialtzeko? ¿E?.

Gañera, or daukak ba garbi asko, eztituk oiek, itxu-itxuan, nun dabiltzan eztakitela etorri neregana.

Bai zera.

Ez batek eta bik, askok, askok esan ziotek Donostia'n iñoren erretrato ta karikatura ateratzekotan, nerea ateratzeko beintzat.

¿Zergatik? Aaaa! Ori etzioatet galdetu.

Zeredozergatik izango dek.

Eztik munduak, asto bat edo beste izan ezik, balio eztuan gizonik goratzen.

¿Gañera neronek galdetu bear al zioatet ori.

Utzi, utzi akiok, gero makiñabatek galdetuko dik eta, ia onek zer egin duan .

Baña eztek au, asko izanagatik, guzia.

Kezkarik txikienak lausotzen ezpanitxioan ere, ostiralekoa izan dek neretzat egunik zoragarriena.

Artean begiak ondo iriki gabeak nizkian, aurreneko urrutizkin deia izan nianean: Zorionak, Luzear, ederki dago.

Ta eskarrikasko esateko astirik ere eman gabe gelditu niñuan piiiiiii belarriko zuloan nuala.

Kalera irten orduko, beste lagun batek, aotik ortzera: Irakurri det, Luzear , ederki .

Ez nikan ezagutzen ta irripar antzeko batekin ordaindu nioken guzia.

Emaztearekin topo egin nian gero... plazako buelta eginda etxera zetorreken... ta noski plazako saltzalle guzien zoriondu bearra, alako ederki idatzitako irakurgaiagatik.

Lanera sartu nauk, eta bi edo iru dozena lagunei deitzeko enkargua atezaiak.

Zorionak emendik, ederki andik, ori dek batetik, aurrera bestetik.

Mutillak, baña zer egin diat nik.

Ontan, bekozkoa illun, sudurra luze, eskuak gora ta aots lodiakin, claudicavit bota zidak aldamenetik adiskide motz batek.

Claudicavit, eta EL DIA irikiaz, nik, neronek, etzekiat noiz, ez nola, idatzitako irakurgai bat erakutsi zidak.

Claudicavit, alajaña... irakurgaia... burutik oñetara... ERDERAZ idatzia baitzioken.

Ta ukatzerik ez: garbi garbi, beñere baño garbiago irakurtzen bai uan, azpian, Luzear.

Ta, motell, ez luma ta ez paperik ikutu gabe, nola ez nekikala, Maeztu'ren artikuloa baño obea idazteko gai niñuala ikusirik, nerekiko egin nian: Ni ez nauk Luzear, ni Amalau nauk .

Geroztik, arrua bat irabazi diat.

Luzear.